XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); zentzun bakoitzarekin eta izate guztiarekin pekatu egin zuten bezela, alaxe, zentzun bakoitzean eta izate guztian izango dute, pekatu bakoitzari dagokion zigortze ta ordain samiña.

Begiratze lasai eta gaiztoetan ibilli izan diran begiak, ikaratuko dira guztiz, inpernu eta inpernutarrak ikusiz; izketa txarretan atsegin artu izan duten belarriak, ez dute entzungo karraxia, zotiña eta etsipen-antsia besterik; eta alaxe gañerako zentzunak ere.

2. Bañan, bada, beste bat, oñaze auek guztiak baño ere, oraindik askoz mingarriago dana: Jaungoikoaren zerua galdu izana; gaizto galduak galdua bait-dute betiko Jaungoikoarekin bizi izatea.

Baldin Absalon'i, bere aita Dabid'en arpegi maitagarria ikusi gabe egotea, erbestean bizi-bearra baño mingarriago izan ba-zitzaion, zer izango ote-da, Jauna, zure arpegi gozo maitagarri ori ikusi gabe, beti-beti bizi bearra?.

3. Batez ere, gogora ekarri ezazu inpernuaren betikotasuna; oñazetan; eta beti-beti; zein ikaragarri dan betikoa izate ori!.

Belarri-barrenean sartu zaigun mamorru txar baten ozka, edo sukar piska batek ematen digun ondo-eza, naikoa baldin ba-da, gau labur bateko orduak luze egiteko, bai luze eta luze izango dala, betiko gau ikaragarria,(...).